Viralgenek euskal artea erakutsiko du bere instalazioetan

Anton Mendizabalen bi eskultura lurraldearen enbaxadore izango dira nazioarteko bisitarien eta Gipuzkoako bioteknologiako langileen aurrean Uztailaren erdialdetik aurrera, Anton Mendizabal artista gipuzkoarrak egin zuen ‘Krontelas’ eskultura saileko bi pieza ikusi ahal izango dira Viralgen enpresaren instalazioetan. Erakusketaren irekiera ekitaldia uztailaren 14an egin da, 16:00etan, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan dauden Viralgenen instalazio berrietan (Mikeletegi pasealekua,…