AcceXible enpresak, Expansión “Start up” sariaren irabazleak, crowdfunding prozesua abian jarri du Crowdcube-rekin

Basque Health Cluster-en bazkidea den e-Health arloko AcceXible enpresak “Expansión” sari gorena irabazi du Novartis-Sandoz konpainiaren babesletza duen osasunaren eta bioteknologiaren kategorian. AcceXible-ek klinikoki balioztatutako plataforma bat garatu du narriadura kognitibo arina eta dementzia antzeman eta monitorizatzeko hizketaren analisiaren bitartez. Carla eta Javier Zaldúak sortutako Bizkaiko start up honen teknologiak ahozko biomarkagailuak identifikatzen ditu adimen…